Ez nagok hain ziur, Gotzon. Jatorriz, balitekek, kasu batzuetan bederen,
baina baduk gurean "verde bidasoa", nik uste sekula "de Bidasoa" izan ez
dena. "siena(-)kolorea" ere hala bide duk: kolorearen izena duk hor "siena".
Beraz, nire iritziz, "bilbo-urdin/azul" behar likek ("itsas(o-)urdin" eta
"itsaso urdin" bezalatsu bereiziz). Jakina, hor ere marratxorik jarri nahi
ez dukezuenok...
Gainera, beste bidetik, "hormen/hormetako Bilboko urdin" edo antzeko
sintagma trakestxoetara behartuko ginateke, eta ez da kuxidadea.
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: Gotzon Egia [mailto:gegia@...]
Bidalia: Asteartea, 2004.eko otsailak 3 08:13
Nora: itzul@yahoogroups.com
Gaia: Re: [ItzuL] "Azul Bilbao"
> Zelan esan dezaket "azul Bilbao" euskaraz?
> Euskaraz behar dudan bertsioan nahitaezkoa da <<Bilbo>> sartzea:
> <<Bilboko urdina>>, <<Bilbo urdina>>, <<urdin bilbotarra>>...?
Kolore kontu horietan, maiz ageri dira lekuak: blanc de Marseille, azul
Bergara, bleu de Nīmes... Bide batez, azken horretatik dator ingelesez
praka bakeroak esateko «denim» hitza, «de Nīmes» (frantsesez esaten den
bezala) alegia.
«Bilboko urdina», ezta?
--
Gotzon Egia
gegia@...
43ŗ 19' 12.8" N 1ŗ 57' 49.6" W
Yahoo! Groups Links
To visit your group on the web, go to:
http://groups.yahoo.com/group/itzul/
To unsubscribe from this group, send an email to:
itzul-unsubscribe@yahoogroups.com
Your use of Yahoo! Groups is subject to:
http://docs.yahoo.com/info/terms/