Asmatzen hasita, gauza asko asmatuko genituzke, baina, dena den, kontuan
izan behar da <thermal bridge / puente térmico / pont thermique> termino
arrunt-arrunta dela eraikuntzan, baita <thermal bridge breaking / rotura de
puente térmico / rupture de pont thermique> terminoa ere. Euskaraz, 'Energia
hiztegi entziklopedikoan' honela eman genuen
(http://www.entevascodelaenergia.com/energia/index.html):
en: heat bridge; thermal bridge
es: puente térmico
fr: pont de chaleur; pont thermique
Eraikuntzako atal batean, beroa eroapenez transmititzen den eta isolamendu
termikoa eteten den tokia. Zubi termikoaren eraginez, delako atalaren
erresistentzia termikoa txikiagotu eta isolatzailearen eragina gutxitzen da.
Langaluzeek, batez ere altzairuzkoek, zubi termikoak eragin ditzakete. Horma
isolatuen azpiko harlauzek ere zubi termikoak eratzen dituzte barruko eta
kanpoko airearen artean. Leihoak egiteko material batzuek, aluminioak batez
ere, zubi termikoa eratzen dute. Zubi termikoa eragozteko, kontu handia izan
behar da eraikina diseinatzean, eta beharrezko tokietan isolatzaileak jarri
behar dira.
Alfontso
Elhuyar Hizkuntz Zerbitzuak
-----Mensaje original-----
De: Itzultzailea - Eibarko Udala [mailto:itzultzaile.ei@...]
Enviado el: miércoles 9 de junio de 2004 9:27
Para: itzul (E-mail)
Asunto: [ItzuL] rotura de puente térmico
Testuingurua: sustitución e instalación en fachada de carpintería de
aluminio con "rotura de puente térmico". Asmatzen hasita, nik, " egurrezko
lehioak kendu eta hotz-berorako beirateria izango duten aluminiozko lehioak
ipintzea" esango nuke baina...
Yahoo! Groups Links