EEErentzat egin genuen Energiaren Hiztegia Entziklopedikoa
(http://www.entevascodelaenergia.com/energia/index.html):
-------------------------------------
bero-zubi
sin: zubi termiko
Berotze- eta hozte-sistemak
Eraikuntzako atal batean, beroa eroapenez transmititzen den eta isolamendu
termikoa eteten den tokia. Zubi termikoaren eraginez, delako atalaren
erresistentzia termikoa txikiagotu eta isolatzailearen eragina gutxitzen da.
Langaluzeek, batez ere altzairuzkoek, zubi termikoak eragin ditzakete. Horma
isolatuen azpiko harlauzek ere zubi termikoak eratzen dituzte barruko eta
kanpoko airearen artean. Leihoak egiteko material batzuek, aluminioak batez
ere, zubi termikoa eratzen dute. Zubi termikoa eragozteko, kontu handia izan
behar da eraikina diseinatzean, eta beharrezko tokietan isolatzaileak jarri
behar dira.
en: heat bridge; thermal bridge
es: puente térmico
fr: pont de chaleur; pont thermique
-------------------------------------
Oker ez banago, ingelesez 'thermal break' eta 'thermal break interruption'
erabiltzen dira batez ere. Frantsesez, 'rupture de pont thermique".
'Bero-zubi'-ren goiko definizioan, 'zubi termikoa eragotzi' erabili genuen.
Uste dugu aukera egokia izan daitekeela, baina beste batzuk badaude; 'eten',
adibidez.
-----------------------------------
Antton Gurrutxaga
> ELHUYAR Hizkuntz Zerbitzuak
> Asteasuain, 14 / 20170 Usurbil
> (+34) 943 36 30 40
> agurrutxaga@... / www.elhuyar.org
-----------------------------------
> -----Mensaje original-----
> De: Itzultzailea - Eibarko Udala [mailto:itzultzaile.ei@...]
> Enviado el: miércoles, 09 de junio de 2004 9:27
> Para: itzul (E-mail)
> Asunto: [ItzuL] rotura de puente térmico
>
>
> Testuingurua: sustitución e instalación en fachada de carpintería de
> aluminio con "rotura de puente térmico". Asmatzen hasita,
> nik, " egurrezko
> lehioak kendu eta hotz-berorako beirateria izango duten
> aluminiozko lehioak
> ipintzea" esango nuke baina...
>
>
>
> Yahoo! Groups Links
>
>
>
>
>