Kaixo:
Hemen gara berriro.
NE (Nortasun Ezaugarriak) siglari buruz zertxobait gehiago azaldu nahi
dizuegu.
Ados gaude siglak erabiltzea baino azalpen osoa ematea hobea izan
daitekeela askotan. Baina, hala ere, kasu batzuetan siglak erabiltzea
eskatzen du testuaren formatuak (koadro eta eskemetan...). Horixe da, izan
ere, guk dugun arazoa. Testuan siglak ez erabili arren, eskemetan, zeri
dagokion azaldu ondoren, erabili egin dugu. Badakigu berez izen propiotzat
hartu ohi direla, baina kasu honetan zalantza sortu zaigu plurala delako
(termino hau beti testuan pluralean ageri zaigu). Agian aurrez ez genizuen
zalantza ondo adierazi.
Hurrengo arte.